Duela gutxi Euskal Herriko hotelik esanguratsuenetariko batean lan bat egiteko aukera izan nuen; Iriarte Jauregia.
Bidanian kokatua (Gipuzkoa), luxuzko hotel hau leku paregabean dago kokatua hiriko zaratatik urrun lasaitasuna bilatzen dutenentzat. Lasaitasun hau argazkiak ateratzean ere nabari da, denboraldi baxuan joanik lasai ibiltzeko aukera izan bainuen, tripodea kokatu eta enkuadratzeko behar adina denbora hartuz. Gelen ikusgarritasunak egiten du gainentzekoa.